2006-12-13

Ondo hasteko.. bi zita / para empezar con buen pie... dos citas

Feministaldia jada hasi dela esan daiteke. Emailak bidaltzerakoan eta zuen mezuak jasotzean, jokua hasi dela sentitu dugu, eta itxura ezinhobea dauka, gainera. Jokuarekin jarraitzeko, beste bi zita proposatzen dizkizuegu:


  • Lehena ostiral honetan, hilak 15, Donostiako alde zaharreko Arraun tabernan. Bertan egingo dugu Feministaldiaren aurkezpen-jaia, Plácida ye-yé eta Mutil Pozoitsua DJekin. Jaialdiaren materiala izango dugu ordurako (txapak, kamisetak eta kartelak) labetik atera berriak, eta ekitaldiei buruzko informazioa zabalduko dugu.

  • Larunbatean berriz, hilak 16, Artelekuk antolaturiko "Trashtrilloan" parte hartuko dugu. Trashtrilloa bigarren eskuko edo arkakusoen azoka da. Hainbat lagun joango dira euren trasteak saltzeko, eta tartean Plazandreok-en azoka feminista. Liburuak, diskoak, pitxiak etb. eramango ditugu, eta nola ez, jaialdiaren txapak eta kamisetak. Goizeko 10:30etan hasi eta arratsaldeko zazpiak arte izango da azoka (gu hamabiak aldera azalduko gara!). Anima zaitezte! ;-)

*********************


Feministaldia ya ha empezado: haciendo el 'mailing', recibiendo vuestros mensajes, hemos sentido que el juego ya ha comenzado, y además promete ;-). Para continuar jugando, os proponemos dos nuevas citas:



  • La primera es este viernes, día 15, en el bar Arraun de la parte vieja donostiarra. Allí será la fiesta-presentación del festival, con las DJs Chico Tóxico y Plácida ye-yé. Instalaremos un "information point" allí mismo, con los carteles, chapas y camisetas recien salidas del horno, y responderemos a todas vuestras dudas.

  • Al día siguiente, sábado 16 de diciembre, participaremos en "Trashtrilloa", un evento que organiza Arteleku y que consiste en un "mercado de las pulgas" o rastrillo. Habrá distintos puestos, y nosotras montaremos nuestro "marché aux puces" feminista, con libros, discos, y como no, las chapas y camisetas del festival. Trashtrilloa éstará abierto desde las 10:30 de la mañana hasta las siete de la tarde (nosotras iremos hacia las 12 de la mañana!). ¡Animaos!